Skip to main content

Berdintasun Plana

Emakumeen aurkako indarkeriaren edo egun ezagunagoa den indarkeria matxistaren aurka irmoki adierazten den herria da Itsasondo. Bertan ez da onartzen halako indarkeriarik, eta berdintasunean oinarritutako gizarte justu baten alde lan egiten da. Horregatik garatu zen 2008. urtean Berdintasun Plana; egun, indarrean dagoena. Berdintasun plan honek halaber ez ditu LGBTIQ+ kolektiboko kideak alboraturik uzten; izan ere, ekitatean sinesten duen herria izanik, funtsezkotzat hartzen du gizarte talde hau onartu nahiz babestea.

PLANAREN HELBURU NAGUSIAK:

  • Berdintasun politika guztiei norabide orokor bat zehaztea.
  • Parekidetasuna sustatzen duten egungo legeen azalpena.
  • Planaren printzipio orokorrak.
  • Berdintasun Planaren izaera parte-hartzailea zein irekia.
  • Lau ardatzen baitan: Genero zeharkakotasuna, Emakumeen jabetzea eta gizartean eta politikan parte-hartzea, Bateragarritasuna eta erantzukidetasuna; eta Emakumeen aurkako indarkeria.
  • Helburu orokorrak.
  • Helburu zehatzak eta ekintzak.

Ezin ahaztu dugu, LGBTIQ+ kolektiboa ikuspegi historiko batetik zein gaur egun, gizarte mailan baztertua izan dela; hots, hetero arau patriarkalak betetzen ez dituen pertsona oro jazarriz. Bide batez, gizartean soilik pertsona cis heteroak onartuz. Honek guztiak, kolektiboko kideen aurkako indarkeria eragiteaz batera, hauen askatasuna ukatu eta biztanleriaren izaera anitza harekin batera baztertu izan da. Errealitate honen aurrean, Itsasondoko udalerriak LGBTIQ+ komunitatearen adierazpen nahiz aldarriekin bat egin du.

EGITEN DIREN ELKARRETARATZEAK ETA EGUN ADIERAZGARRIAK:

  • Ekainaren 28a, LGBTIQ+ komunitatearen eguna.
  • Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna.
  • Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna.
Izenburua Tamaina
Berdintasun plana ⤓ 141.63 KB