Skip to main content

Musika Eskola

Musika eskola zerbitzua Ordiziako musika eskolari esleitua dago. Musika hezkuntzatik hasi eta hainbat instrumentu irakasten dira Itsasondon bertan.

HELBURU OROKORRAK

  1. Gure lurraldean kultura musikala bultzatu.
  2. Herritarren eskaera asetu.
  3. Bertako tradizio musikalak mantendu eta garatu.
  4. Musika taldeak sortu eta sustatu.
  5. Metodologia aurreratuekin musikaren oinarriak irakatsi eta landu.
  6. Edozein adinetan musika garatu.
  7. Musika tresna sorta zabal bat eskaini.
  8. Musika estilo desberdinak entzuteko zirrara sustatu.
  9. Kontzertuak eta kaleko musika sustatu.
  10. Aukera gehiago duten pertsonak goi heziketarantz bideratu eta prestatu.

Musika hezkuntza eta instrumentuak Itsasondon bertan emateko aukera dute herriko ikasleek.

Aurten, berrikuntza modura, musika talde gisa ere entseatuko dute. Urteetan ikasleak izan direnak batu eta bakoitzak bere instrumentuarekin sorkuntza lanean hasiko dira.

2021-2022 IKASTURTERAKO

2020/2021 urtean ikasleak izan eta jarraitu nahi dutenei automatikoki berrituko zaie matrikula.

Musika eskolan ikasketak egiten jarraitu nahi ez dutenek baja jakinarazi behar dute apirilaren 26tik 30era bitarte. Horrela egin ezean, ulertuko da ikasleak musika eskolan jarraitzen duela, eta, beraz, automatikoki, 2021-2022 ikasturterako matrikulatua geldituko da.

Matrikulazio automatikoko epe honetan sartuta daude, baita ere, Kontaktuko, Hizkuntza Musikaleko eta Hasierako Hizkuntza Musikaleko ikasleak.

Hizkuntza Musikaleko 2. mailako ikasleak musika tresna aukeratu beharko dute maiatzaren 3tik 7ra bitarte.

Ikasle berrien matrikulazioa maiatzaren 24tik 28ra bitarte egingo da.

Eskaera guztiak (baja, alta eta aukeraketa), udaletxeko harreran egin beharko dira (astelehenetik ostiralera, 08:30-13:30)

2021-2022 ikasturterako matrikula irailean kobratuko da ohiko kontu korrontetik pasatuta (aldaketarik bada, jakinarazi)

AURREKONTUA

2021erako musika eskolako aurrekontua 24.000€koa da.

Izenburua Tamaina
21/22 Matrikula gutuna ⤓ 447.72 KB