Kirola osasun iturria dela jakitun, udalak hainbat ekimen eta baliabide jarri nahi izan ditu herritarren eskura, bizi ohitura osasuntsuak sustatzeko asmoz. Kirol jarduerak burutzeko honako baliabideak ditugu:
- Errota pilotalekua (aldagela eta komunaz hornituak)
- Frontoi zaharra goiko kalean
- Kulturguneko gela balioanitza
- Pilotalekuko biltegia (kirol materialaz hornitua)
- Elordi zelaian bizikletan ibiltzeko gunea
- Urkipe eskolako aterpea
Kirolari jarduerei dagokienez, hauek ditugu:
- Hirugarren adinekoen ariketa fisikoa
- Tipi-tapa, helduak oinez ibiltzea sustatzeko programa
- Soinketa- Pilates
- Yoga
- Eskola kirola
- Memoria tailerra, garun osasuna lantzeko helduentzako tailerra.
- Zumba
Ikastaro antolatu hauez gain, kontuan hartu behar da Itsasondo herri inguruan aberastasun handiko natur parajeak daudela, eta mendi ibilaldi interesgarriak egin daitezkeela.
-
Informazio zehatzagoa nahi izanez gero: gazteria-kultura@itsasondo.eus
Izenburua | Tamaina |
---|---|
Errota pilotalekua | ⤓ 115.84 KB |