Skip to main content

Hiri Antolamendua

Lurraldea gure beharretara moldatzeko egiten den sailkapenari antolaketa deitzen diogu. Zabalenetik zehatzenera gure kasuan, saiakera hori hiru maila nagusitan egiten da. Lehendabiziko eta bigarren mailak Jaurlaritzak egiten ditu, lehendabizikoa erkidego osorako, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) eta bigarrena eskualde mailarako, Lurraldearen Zatikako Planak (LZP). Gure kasuan Goierri eskualdeko LZPa izango da baliokoa.

sarrera

Bi lehendabiziko horien gidaritzapean, Udalaren esku geratzen da hirugarren maila, Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO). Herriko antolamendua bideratzeko plan nagusia da eta, besteak beste, bertan erabakitzen da udalerri bateko erabilerak (etxebizitzak, lantokiak, parkeak, azpiegiturak, dendak, lehen sektorerako zoruak...) non kokatuko diren, erabaki horrek dakartzan ondorio garrantzitsu guztiekin (eredu sozioekonomikoan, ingurumenean, mugikortasun-ereduan, genero-politiketan...). Alegia, udalerria etorkizun hurbilean nolakoa izatea nahi den irudikatu eta horretarako beharko diren azpiegiturak eta, oro har, baldintzak zehaztu eta jasotzen dira bertan. Itsasondoko azkena 2010ean onartu zen eta datozen urtetan berritu beharko da. 

 

Izenburua Tamaina
HAPO Planoak-Planos PGOU
Memoria eta Azterketa Ekonomikoa ⤓ 805.48 KB
Memoria y Estudio Económico Financiero ⤓ 698.3 KB
PGOU Normativa Cast ⤓ 8.58 MB
HAPO Araudia Eusk ⤓ 9.51 MB