Gipuzkoako Goierri eskualdean dago Itsasondo, Murumendi mendiaren magalean. Itsas mailatik 160 metrora dago, eta 8.9 kilometro karratu ditu. Ondoko herri hauekin egiten du muga: iparraldetik, Bidania eta Beizama; ekialdetik, Legorreta eta Altzaga; hegoaldetik, Arama eta Ordizia; eta mendebaldetik, Beasain.
Bi zati nagusitan bereizten da herria: N-1 errepide zaharraren ondoan dago herrigune nagusia, Oria ibaiaren ertzean. 8,9 km2 ditu, eta horixe da herritik gehien ezagutzen den ingurua. Murumendi mendiaren magalean mailakaturik eta sakabanaturik dauden baserriek osatzen dute herriaren beste zati garrantzitsua.
N-1 errepidea Legorreta edo Ordizia parean utzi, eta GI-2133 errepidea hartzea da Itsasondora iristeko biderik errazena.
Herritik hiri nagusietara errepidez joateko tarteak ondorengoak dira:
- Donostia: 43 km.
- Bilbo: 88 km.
- Gasteiz: 74 km.
- Iruñea: 77 km.
- Baiona: 96 km.
- Donibane Garazi: 132 km.
- Maule: 182 km.
Gertuko aireportuak:
- Hondarribia (Gipuzkoa): 57 km.
- Foronda (Gasteiz): 79 km.
- Miarritze (Lapurdi): 85 km.
- Loiu (Bilbo): 90km.
- Noain (Iruñea): 90km.