Eizeta eta Olatesaltxetako Pagadi Azidofilo Mugarratuak
TOPONIMOA |
Eizeta – Olatesaltxeta |
AUZOA |
- |
NATUR GUNEA |
Korridore Ekologikoen Amortiguazio Gunea |
DESKRIBAPENA |
Bi baso hauek natura eta paisaia ikuspegitik garrantzi handienetarikoa duten guneak dira. Pagadi azidofilo heldu, garatu eta konplexuak izateaz gainera hainbat pago mugarratu dago bertan, baso hauen balio ekologikoa handitzen duena. Izan ere, zuhaitz mugarratuen morfologia bereziak eta sortzen duten egur hilak, ugaztun, hegazti, onddo, ornogabe eta beste landare batzuen bizitoki bilakatzen ditu basoaren dibertsitatea nabarmenki handituz.
Bi kasuetan 300 – 500 zuhaitz mugarratuen kopurua estimatu da 2-3 metro arteko batezbesteko erradioarekin. Zuhaitz hauek aspaldian zaindu ez direnez kontserbazio-egoera kaskarrean aurkitzen direla esan behar da. Bestalde, aipatzekoak dira, karbonatoaren prezipitazioaz sortutako troska-formazioak. |
KOKAPENA |
|