Skip to main content

Picus viridis

 

Izen arrunta: okil berdea (eus), pito real (es)

Familia: Accipitridae

Deskribapena: 30-36 cm-tako luzera du.

Hegazti honek bizkarraldea berdea, ipurtxuntxurra horixka eta sabelaldea zurixka du. Pileoa gorria. Arrek bizar-kutsu beltza eta gorria dute, emeek beltza. Gazteek sabelaldea tantaz beterik dute. Hegan mugimendu uhindu bereizgarria dute. Enborretan gora egiten du buztanaz lagundurik.

Habitata: ingurune mota ugaritan agertzen da eta EAEn, landazabal kantauriarretik hasita Arabar Errioxako zuhaiztietaraino eta baso zabaletatik (horietan soilguneak ditu nahiago) landaketa artifizial ugariko eskualdeetaraino, beti ere zuhaitzak badaude. Habitat gustukoenak paisaia erdi irekiak dira; izan ere, habia egiteko hosto erorkorreko zuhaitz zaharrak bilatzen ditu batetik; bestetik, elikagaiak, batez ere inurriak, topatzeko eremu zabalak bilatzen ditu.

Itsasondoko populazioak eta mehatxuak: okil berdea arrunta da Itsasondon, nahiz eta hainbat ekintzek bere habitata kaltetzen duten, hala nola, errepide alboko zuhaitzen mozketak, zulodun zuhaitzen mozketak, deforestazioak, landare-hesien urritasunak, etab. Plagizidek ere negatiboki eragiten dute beren baliabide trofikoa diren inurrietan.