
Helbidea
Nagusia 16
Herria
Itsasondo
Bizi Nahi Itsasondoko jubilatuen etxea da. 1975 urtean sortu zen eta gaur egun 90 bazkide ditu.
Urtean zehar hainbat ekintza egiten dituzte. Aipagarrienak hauek:
- Hileko azken ostegunetan, Bingoa egiten dute elkartean.
- Bi irteera gastronomiko-kultural antolatzen dituzte herriko jubilatu eta pentsionistentzat.
- Irailean Jubilatu eguna ospatzen dute udalaren laguntzaz.