Izen arrunta: itsas amuarraina (eus), trucha marisca (es)
Familia: Salmonidae
Deskribapena: 20 kg-koa eta luzeran 100 cm gainditzen ez dituen tamaina ertaineko arraina da (nahiz eta Penintsulan mailan 60 cm-ko luzera eta 10kg-ko pisua izatera gutxitan iristen den). Bere morfologia oso aldakorra da, burua handia da, eta aho barruan hortz txikiak txertatzen dira. Bizkarraldean bi hegal ditu, lehenengoak 9-11 radio adarkatu ditu eta bigarrena adiposoa da. 110-125 eskama dituzte alboko lerroan eta hauek oso txikiak dira. Kolorazioa aldakorra da, orban ozelatu beltz eta gorriekin normalean. Orban hauek ez dira itsats-hegalean agertzen eta operkulutik hedatzen dira.
Habitata: itsas amuarrainak itsasoan igarotzen du hazkunde-aldia. Sexu-heldutasunera heltzen denean ibaietan gora egiten du eta ibaiadar eta erreketan sartzen da. Gaztea denean, ur gezatan, izokin pikartak bizi diren habitat-mota berdinetan bizi ohi da; bi espezie horiek bat egiten dutenean ordea, amuarrainak granulometria lodiagoko ibilguetara jotzen du.
Itsasondoko populazioak: nahiko arrunta da bertako erreketan.