Klima aldaketak hainbat erronka planteatzen ditu eragin ditzakeen efektu negatiboak arintze aldera. Mundu mailan 153 herrialdeetako 11.000 ikerlariek sinatzen duten ohar garrantzitsu batean, gizateriak hartu beharreko hainbat neurri proposatzen dituzte zientzialariek planetaren beroketak eragiten dituen efektuak geldotzeko. Horien artean, basoak, larreak, zohikaztegiak, hezeguneak edota manglareak babestu eta errestauratzea gomendatzen dute, airera isurtzen ditugun negutegi gasak ezabatu ahal izateko aipatu diren ekosistemek behar duten beharrezko ahalmen ekologikoa lortze aldera. Izan ere, ongi egokituriko ekosistema funtzionalek igortzen ditugun negutegi-gas guztien %30-a bahitzeko gaitasuna dute.
Itsasondoko biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko intentzioarekin, Itsasondoko Udala natura ondarearen ikerketan diardu ingurumenaren ezagumendua handitu ahal izateko, eta bide batez bertako ekosistemen errestaurazioa burutzeko zein nolako neurriak aplikatu behar diren ezagutzeko.
Itsasondoko udalerrian burutu diren ikerketen artean ondorengoak aurkitzen dira:
- Saguzarren lehenengo katalogoa eta kiropteroen koloniak jaso ditzazketen interesezko elementuen errebisioa
- Eguneko hegazti negutar eta habiagileen dibertsitate patroiak
- Ondare entomologikoaren ezagumendua
- Basoetako interesezko elementuen karakterizazioa