Skip to main content

Biribitazpi eta Iturriatza erreka

TOPONIMOA Biribitazpi – Iturriatza erreka
AUZOA Urkia-Lasarte Bidea
NATUR GUNEA Korridore Ekologikoen Amortiguazioa Gunea
DESKRIBAPENA Urkia auzoa eta Lasarte Bidea lotzen dituzten baso-formazioak dira Biribitazpi eta Iturriatzako basoak. Lehenengoak baso misto-gaztainadi zahar bati dagokio eta bigarrengoak Iturriatzako errekaren inguruan garatzen den haltzadiari. Biribitazpiko basoa Itsasondoko baso aipagarrienetariko bat bezala sailkatu zen 2008an Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako lanean. Izan ere, basoaren konplexutasuna, materia organiko kopurua, egitura eta dibertsitateagatik balio altuenetarikoa jaso zuen basoa izan zen. Baso mistoa kontsideratzen bada ere gaztainadia bezala kudeatua izan da historikoki eta  egun, garai hartako isla diren gaztaina mugarratuak ikusi daitezke oraindik. Iturriatza errekaren ertzean garatzen den haltzadia nahikoa egoera onean mantentzen den ibar-basoa da. Hala ere, urte osoan zehar ura mantentzen ez duenez erreketako hainbat animalia espezieentzako ez dirudi habitat egokiena denik. Dena den, eremu txiki honetan 8 dira nolabaiteko babes-maila duten animalia-espezieak.
KOKAPENA Argazkia