Hamaiketakoa prestatu eta Murumendiko tontorrerantz abiatuko gara. Iturbe eta Iturburu baserrietara abiatuko gara. Hormigoizko pista jarraitu eta Malkorre ingurura iristean, garai bateko meategietako sarrerekin egingo dugu topo. Hemen, gorantz doan bidea hautatu eta basoan sartuko gara. Urkiara iritsi arte baso itxi honetatik mendian gora joango gara. Gure bidean Bekoetxeko erreka aurkituko dugu. Urkian indarrak hartu ondoren, ermitaren atzealdean dagoen bidea hartuko dugu, PR-GI54 jarraituz. Bidea Murumendiko tontorreraino ongi markatuta dagoenez, honi jarraitzea besterik ez dugu. Paula izeneko ingurutik mendi tontorraren bista ederra izango dugu. Iristen ari garela baina ibilbidearen azken txanpa falta zaigula ohartzen gara. Arrapaitz iturrian indarrak berritu eta… gora tontorreraino! Paisaia paregabea izango dugu aurrean: Aitzgorri, Izarraitz, Ernio, Aralar… Gozatu!
Luzera
7.20Km
Iraupena
2:30
Zailtasuna
Ertaina
Gutxieneko altuera
133m
Gehieneko altuera
868m
Pilatutako gorabehera
735m
Itzulia
Ez
Ibilbideak.euskadi.net lotura