335,51 ha-tako azalera du. Itsasondo (%31,38), Beasain (%36,89), Bidania-Goiatz (%6,31), Azpeitia (%0,04), eta Beizamako (%29,81) lur-eremuak hartzen ditu.
Inguru menditsu eta erliebe konplexu honetako tontor nagusia Murumendiko kareharrizko harkaiztia da (887 m). Tontor arrokatsu hau, basoak eta koniferoen landaketak nagusitzen diren baso-paisaia batean nabarmentzen da.
Bi isurialde bereizten dira; hego-ekialdekoa, malda arinekoa eta Ipar-mendebaldekoa malda ia bertikalekoa.
Harkaiztiko pitzadura eta erlaitzetan baldintza horietara egokitutako landare-komunitate bereziak hazten dira. Horietako espezie batzuk interes handikoak direlarik EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan barneratzen dira. Bertako basoei dagokienez ongi kontserbaturiko harizti (Quercus robur espeziearen basoak eta Q. pubescens espeziaren basoak), pagadi, haltzadi eta kareharrizko arroiletako baso mistoak dira aipatzekoak.
Informazio gehiagorako: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-u95/eu/u95aWar/lugaresJSP/U9…