Skip to main content

Ernio-Gatzume – Aralar – Izarraitz Korridore Ekologikoa

TOPONIMOA Lizardi
AUZOA Lasarte Bidea (Lizardi eremua)
NATUR GUNEA Ernio-Gatzume – Aralar – Izarraitz  Korridore Ekologikoa
DESKRIBAPENA

Itsasondon barneratzen den Korridore Ekologikoaren eremuan bertako baso formazioak dira garrantzi handieneko elementuak. Hauen artean aipatzekoak dira Domikuko pagadiaren mendebaldeko muga, Urrezaharreko harkaitzaren inguruan garatzen diren ametz ilaundunaren (Quercus pubescens) basoak (Gipuzkoako mota honetako baso gutxienetarik bat), baso mistoak eta Zubine eta Lizardi erreketako haltzadiak. Baso hauek Murumendiko basoekin lotuak daudelarik, fauna ezpezializatuarentzat korridore hobezina osatzen dute. Inguru honetan gainera 13 espezie babestu aurkitu daitezke.

Aipatzekoa da Itsasondon aurkitu den zuhaitzik handiena Aizpeldiko baso misto mesotrofoan aurkitu dela, 6 m-tako diametroa duen pago mugarratu bati dagokio. Posible da jatorrian bi zuhaitz ezberdin izatea, honek duen forma eta egitura dela eta, baina egun unitate bakar bat bezala funtzionatzen du.

KOKAPENA Ortoargazkia