Skip to main content

Erreserba mikologikoa

Euskal Herriko mendietan hainbat aisialdi mota ezberdin praktikatu ditzazkegu, eta horien artean oso zabaldurik aurkitzen da onddoen bilketa. Gastronomiari erreparatuz, balio kulinario handiko onddoak bildu ditzazkegu gure basoetan. Hori gutxi balitz, basoarekin konektatzeko aukera bikaina eskeintzen du onddoen ezagutzak eta bilketak.
Itsasondoko udalak martxan duen basogintza proiektuak baso-mixto atlantiarraren kontserbazioa eta balorizazioa bultzatu nahi ditu. Horretarako, onddo jangarri eta komertziagarrien ekoizpenera bideraturiko ekintzekin entsegu experimentalak burutzen diardu udalak 2019. urte ezkeroztik.

Ekimen honen helburu nagusiena aprobetxamendu mikologiko jasangarria burutzeko basoetako onddo jangarrien ekoizpen-ahalmena handitzea datza, onddoen bilketa eta ekoizpenaren oreka mantenduz eta ekosistema errespetatuz

Mendian topatu daitezkeen onddo komunitateak dependentzia handia dute basogintzan erabiltzen diren zuhaitz espezieetara, zuhaitzen adinera eta egurra kudeatzeko mendian burutzen diren baso-lanetara. Gainera, onddo mikorriziko jangarriek aberastasuna ematen diote mendiari, eta hauen presentzia bermatzeko burutzen diren baso tratamenduek ingurumenaren kalitatea hobetzea dakarte ondorio gisa.
Azken urteetan udalerriko 60 hektarea lur publiko bihurtu ditu Itsasondoko Udalak. Murumendi azpian dauden basoak estaltzen dituzte lur hauek, eta bertan onddoen produkziorako partzelak markatu dira. Planteatzen diren erronkei aurre egiteko miko-basogintza esperientzia berritzaileak planteatuz eta aplikatzeko lanean ari da udala balio kulinario handidun onddo jangarrien ekoizpena mesedetzeko intentzioarekin, eta bide batez udalerriko basoen biodibertsitatea eta ingurumen kalitatea hobetzeko asmoarekin.
Ondorengo helburuak betetzea espero da datozen urteetan:

  • Itsasondoko basoetan onddoen ekoizpena eta fruktifikazio-egoera hobetzeko basogintza tratamenduak aplikatzea, interes berezia jarriz Boletus gr. edulis espeziean eta potentzial handia duten gainontzeko onddo jangarriei.
  • Onddo mikorrizikoen ekoizpena emendatzen duten zuhaitz espezie autoktonoen landaketak. Boletus gr. edulis espeziearekin mikorrizaturiko gaztainondoen landaketen esperimentazioa burutuko da.
  • Boilur beltza Tuber borchii eta udako boilur Tuber aestivum espezieen inokulazioak.
  • Zuhaitz helduetan Boletus generoko onddoen inokulazioak.

 
Zer jakin nahi dugu?

  • Itsasondoko pagadiaren osasun-egoera, egungo klima-aldaketaren testuinguruan.
  • Pagadiari lotutako biodibertsitate mikologikoa eta mehatxupean egon litezkeen onddo-espezieak.
  • Jangarriak diren onddo-espezieen ekoizpena eta ekologia ezagutzea.

Nola egingo dugu?

  • Azterlanerako lursailen sare bat ezartzen.
  • Han hazten diren zizak eta onddoak aztertzen.
  • Onddo eta baso kudeaketarako esperientzia berritzaile bat abian jartzen.

Nola parte hartuko dut?

  • Lursaileko ekoizpenaren jarraipena eginez.
  • Jardin mikologikoaren proiektuan parte hartuz.
  • Herri Eskolan mikorrizatuz.
  • Argazki-rallyan parte hartuz…

Ezagutu ezazu ITSASONDOKO INGURUMEN HEZIKETA PROIEKTUA 
Laguntzaileak:

  • Itsasondoko bizilagunak
  • EHU-ko landaren biologia eta ekologia saila
  • Lur Geroa Ingurugiro Kudeaketa
  • Fraisoroko Itsasmendikoi eskola
  • Aranzadiko Mikologia Elkartea
  • ECM ingurumen ingeneritza
  • Garrapo Ingurumen Zerbitzuak
  • Fungi Go Talde Supraautonomikoa