Skip to main content

Lizardiko bira

Luzera
10.80Km
Iraupena
3:00
Zailtasuna
Erraza
Gutxieneko altuera
133m
Gehieneko altuera
430m
Pilatutako gorabehera
297m
Itzulia
Bai

Ibilbidea luzea baina erraza da eta bai oinez bai mendiko txirrinduaz disfrutatzeko aukera emango digu. Ibilbidean zehar naturarekin bat egiteko aukera paregabea. Behin Berostegi auzoko errepidea utzita, Lizardi errekatxoaren aztarna jarraituko dugu. Ibilbidearen izenak esaten duen bezala, bideko lizar ugariek itzala emango digute, hauekin batera pagoak, haritzak, gaztainondoak… bide lagunak ditugularik. Aipatzekoa da Lizardiko errota ikusteko zoragarria dela eta bidean zehar animali ugari ikusiko ditugula. Urkiako plazara iristean atsedenalditxo bat egiteko aukera ezin hobea dugu edo, indarrak izanez gero, bere frontoitxoan pilota partida bat botatzeko. Beherantz doan bidea jarraituko dugu, Urkiako errotaraino. Zein polita den ikusi ondoren aurrera jarraituko dugu basabidetik atera gabe. Gure eskuinean pago motzak gorantz begira ikusiko ditugu. Beheraka goazela, basoa atzean utzi eta zelai ederra ikusten dugunean, Ermintza ingurura iritsi gara. Aurrerago Iraola baserrietatik Arama eta Ordizia herrietako panoramika ederrak izango ditugu. Asfaltozko bidea utzi eta basabidean zehar herrira itzuliko gara.